Orain 80 urte, 1932. urtean, milaka euskaldunek Bilboko kaleak bete zituztenetik era askotako Aberri Egunak bizi ahal izan dituzte belaunaldi ezberdinek urtez urte: askatasunean batzuetan; espetxean eta atzerrian sarri; ezkutuan gehiegitan, baina beti Aberriarekiko konpromisoa berresten. Zalantza izpirik gabe denborak asko aldatu dira gurean ere eta euskal gizarteak jarrera berriak, ikuspuntu eta jokamolde berriak ditu hainbat alorretan, alderdi politikook horretaz jabetzen gehiegi asmatzen ez badugu...





