por Xabier Irazabal » Mié Sep 23, 2009 9:00 pm
Lehenik eta behin zer da guretzako AUTONOMIA FISKALA? Autonomia Fiskala Kontzertu Ekonomikoaren hitzetan zergak arautzeko eskumena bada (inprimaki bereziak egiteko aukera ez dut autonomiatzat hartzen), hasteko esan beharra daukagu IVA eta Impuestos Especiales (Zerga Berezietan- Alkohola, gasolina,...) ez daukagu arautzeko eskumenik. Bai ordea IRPF, Elkarteen Zergan, Ondasunaren gaineko Zergan, eta beste zerga zuzenetan.
Eskumen hoiek baldintzatuta daude printzipio orokor batzuegaitik (respeto a la solidaridad; atención a la estructura general impositiva del Estado y coordinación, armonización fiscal- mantendrán una presión fiscal efectiva global equivalente a la existente en el resto de Estado- y colaboración con el Estado y entre los distintos Territorios Históricos).
Lehenik eta behin gure artean konpondu behar gara eta gero Estatuarekin, baina noraino heltzen da autonomia hori aipatutako printzipio hoiek errespetatuta? Hor dago nire zalantza. Estatuak dioena egin behar dugu eta gu egokitu edo benetako autonomia bat dugu eta erabili nahi dugu?
Nire ustetan lehenik eta behin gure herriari ondo azaldu behar zaio zer suposatzen duen Kontzertu Ekonomikoak, ondo azaldu, benetan gure herriak uler dezan zer nolako garrantzia duen.
Baina horrekin batera, eskumenak erabiltzeko daude, bestela, ez dago autonomia normatiborik, kopia hutsa baizik. Estatuak hartu dituen neurri batzuk guri ez zaizkigu interesatu baina gureganatu egin ditugu, zergaitik? beldurra, herriaren erantzunari beldurra? Herriari argi azaldu gauzak, zer daukagun, zer den kontzertua, zergaitik defendatu behar dugun, zergaitik onartuko ditugun estatuaren proposamen batzuk eta beste batzuk ez, eta orduan gure eskumenak erabili tinko eta beldurrik gabe.