KONSTITUZIOAREN EGUNA / DÍA DE LA CONSTITUCIÓN

Hamaikabat Foro

KONSTITUZIOAREN EGUNA / DÍA DE LA CONSTITUCIÓN

Notapor Administrador » Mié Dic 02, 2009 7:15 pm


Patxi López izango da Konstituzioaren egunaren ospakizunera joango den lehen lehendakaria. Exekutiboak "bi gobernuen arteko erlazio eta erakunde mailako normaltasun egoeraren" markoan sartzen du ekintza hau. Zer deritzozu?


Patxi López se convertirá el domingo en el primer lehendakari que acude a la celebración del Día de la Constitución, en el Congreso de los Diputados. El Ejecutivo enmarca este hecho en la "normalidad institucional y las relaciones normalizadas entre ambos gobiernos". ¿Qué opinas?
Administrador
Administrador del Sitio
 
Mensajes: 122
Registrado: Lun Jul 20, 2009 4:24 pm

Re: KONSTITUZIOAREN EGUNA / DÍA DE LA CONSTITUCIÓN

Notapor Aitor » Sab Dic 05, 2009 12:55 pm

Ez dut uste lehendakariak dioen moduan biharkoa "bi gobernuen arteko erlazio eta erakunde mailako normaltasun egoeraren" markoan sar daitekeenik, nire ustez, euskaldunak espainiar normaltasunean sartzeko beste saiakera bat baino ez baita. Bitxia da egungo Eusko Jaurlaritzaren jarrera. Ibarretxeri oposizioa egiten ziotenean, nortasun gaietan denbora gehiegi galtzen zuela esaten zioten, herritarren kezkak alboratuz. Orain eurek denbora ez dute "identitate arazoetan" galtzen baizik eta "normaltasun egoera" bat berreskuratzen. Ez diezagutela ziririk sartu. Euren normaltasuna, bandera espainiarrak leku guztietan jartzean datza,ikastetxeetan hezkuntzari kutsu euskalduna ematen dion oro baztertzean -dela Euskal Herria kontzeptua, dela hizkuntz askatasuna edo dela edozer-; urriaren 25a jaieguntzat ezartzean -30 urte ostean bete gabe dirauen Estatutu baten kontura-, etab. Azken finean, Lopezen gobernuaren xede bakarra euskaldunok espainolizatzea baino ez da, eta horregatik doa Madrilera Konstituzio egunean, horregatik botaraziko dute Erregearen hitzaldia EITB, etab.
Euskal Gobernuak ordea, ez du bere xedea beteko, ez gaituzte espainolizatuko, ze eurek atsegin ala ez, euskaldunak euskaldunak baikara eta ez espaniarrak; bestela ez bait legoke halako ekitaldi espainolistak inposatzen ibili beharrik.
Aitor
 
Mensajes: 1
Registrado: Sab Dic 05, 2009 12:43 pm


Volver a Hamaikabat Foro

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 1 invitado