300 konpromisario baino gehiagok hartuko du Hamaikabaten Eratze Biltzarrean parte.
Larunbatean zehar eztabaidatuko dira politika, gizartea eta ekonomia eta antolakuntzari buruzko lan-dokumentuak.
Hamaikabateko kide diren Bizkaiko Izaskun Trabudua, Nafarroako Izaskun Goñi eta Xabier Epaltza eta Gipuzkoako Martin Beramendi, taldearen bozeramaile denak aurkeztu dute Hamaikabat alderdiaren Eratze Biltzarra gaur goizez Donostiako Kursaalean non, datozen azaroaren 28 eta 29an burutuko den.
ALDEZAURRETIKO LANA
Hamaikabatek joan zen 2009ko ekainaren 26an ekin zion bere ibilbideari Victoria Eugenia Antzokiaren Klub aretoan hain zuzen. Ekitaldi horretan aurkeztu zuen bere talde eragilea: Felix Arrieta, Iñaki Sagarzazu, Izaskun Goñi, Martin Beramendi (bozeramaile), Maria Carrera, Jose Manuel Uribarri, Izaskun Trabudua, Jose Mari Aierdi eta Iñaki Beraza izango ziren alderdiaren eraketarako lehen urratsak emateko arduradun.
Horrekin batera, Araba, Bizkaia, Gipuzkoako eta Nafarroako ordezkariz osatutako hiru lantaldek landu zituzten joan zen azaroaren 6an Hamaikabatek ezagutzera emandako hiru lan-dokumentuak. Dokumentuotan jasotzen da arlo politiko, sozioekonomiko eta antolakuntzazkoan alderdiak duen ikuskera. Lantaldeko kideez gain, dokumentuok aztertu, baloratu eta elkarjarriak izan dira Hamaikabateko herri eta lurralde ezberdinetako taldeekin urrian zehar. Azkenik, azaroaren 6an publiko egin ondoren, hainbat zuzenketa eta emendakin jasotzen joan dira, datorren asteburuan eztabaidatuko direnak.
Prozesu guzti honi erantsi beharko genioke talde eragileko zenbait kidek herrietan egindako aurkezpenak zeinetan hala nahi izan duten guztiei eman zaien proiektu honen berri: Bilbo, Legazpi, Donostia, Ordizi, Tolosa, Astigarraga, Hondarribi, Oiartzun, Gasteiz, Agurain, Oñati, Eibar, Santurtzi eta Lekunberri, beste askoren artean. Guztiotan burutu izan dira eskualde ezberdinei zabaldutako bilkurak 20-50 lagun bitarteko lagun taldeak bildu direlarik.
Ibilbide honen lehenengo helburua, Hamaikabaten proiektuan inplikatutako talde eta lgun guztiena alegia, oinarri oinarrian adostutako proposamen sendo batekin heltzea Eratze Biltzarrera; guzti-guztien hausnarketa, kezka eta helburuak biltzen dituen proposamena hain zuzen.
BILTZARRA
Gaur Hamaikabatek hirurehun konpromisario baino gehiago biltzen dituen Eratze Biltzarrari begira dago. Martin Beramendik azaldu duenez, biltzarrarekin lortu nahi dute “gizartearekin atxekia eta politika egiteko modu ezberdin bat berreskuratuko duen proiektu politiko baten sendotze bidean urrats bat gehiago ematea. Krisialdi ekonomikoak eta XXI. mendeari begira ditugun erronkek konfrontazioa baztertu eta elkarlana eskatzen dute. Hamaikabatek lan egingo du euskal politika itotzen duten konfrontazio ormak gainditu eta gizarte elkartuago bateruntz eramango gaituzten proiektu ezberdinak elkarbanatzeko proposamenak egiteko. Nahiko genuke biltzarra etorkizunaren eraikuntzarako partaidetza, bateratasun eta ilusioaren eredu izan dadin.
Azaroaren 28, larunbata
Larunbatean, azaroaren 28an arratsaldeko 15:00tan hasiko da Hamaikabaten Eratze Biltzarra Kursaaleko Oturuntza-aretoan. Biltzarra zuzenduko duen mahaia eratu ondoren hasiko da politika, sozio-ekonomia eta antolakuntzari buruzko zirriborroen eztabaida. Aurkeztutako emendakinak aztertu eta bozkatu ondoren onartuko dira dokumentuok behinbetikoz.
Emendakinak aurkezteko epea azaroaren 6tik 20ra egon da zabalik eta bitarte horretan, 10 emendakin zirriborro sozioekonomikoari, 24 politikoari eta beste 38 antolakuntzakoari izan dira aurkeztutakoak.
Larunbatean ere zabalduko da alderdiko lehendakaritza eta lehendakariordetzarako hautagaitzak aurkezteko epea eta baita Adiskidetze Batzordea osatzeko ere.
Azaroaren 29, igandea
Igandean, azaroaren 29an, Kursaaleko Ganbara Aretoan izango da hitzordua goizeko 10etan. Larunbatean onartutako txostenen aurkezpenaren ondoren egingo da alderdiaren Lehendakari eta Lehendakariordearen hautaketa eta izendapena. Igandeko ekitaldia jaigiroan burutuko da: ezustekoak izango dira bai agertokian eta baita eserleku artean ere eta ateak zabalduko dizkio bertaratu eta disfrutatu nahi duen edonori.
GARDENTASUNA: “ATEAK ZABALIK” DITUEN BILTZARRA
“Nahi duen guztia dago Hamaikabaten biltzarrera gonbidatua” azpimarratu du Martin Beramendik. Hamaikabaten Eratze Biltzarrak ateak zabalik izango ditu proiektua bertatik ezagutu nahi duen edonorentzat eta baita komunikabideentzat ere: guztiak izango dira ongietorri bai larunbatean eta baita igandean ere.
Hamaikabatek urrats bat gehiago eman nahi du eta bere biltzarra erakutsiko du internet bidez. Honela, biltzarraren berri emango da ia aldiberean Hamaikabaten web orrialdearen bidez (www.hamaikabat.com) eta Hamaikabat partaide den giza sare ezberdinak bisitatuz. Argazkiak ikusi ahal izango dira Flickr-en, bideok Euskaltube eta Youtube-n eta aldibereko mezuak Twitter-en ekitaldi ezberdinak komentatuz.
Azaroak 28, larunbata
15:00 Akreditazioak
15:15 Biltzarraren Hasiera: agurra eta biltzar-mahaiaren eraketa.
15:30 Lan-dokumentuen eztabaida:
1.Politikoa
2.Sozioekonomikoa
3.Antolakuntza
Azaroak 29, igandea
10:00 Hasiera
10:15 Behinbetiko txostenen aurkezpena
12:00 Lehendakari eta lehendakariordearen hautaketa.
12:30 Lehendakariaren hitzaldia.






azaroa 25th, 2009
eutsi goiari lagunak! erronka handia duzue baina bagera gehiago.
azaroa 26th, 2009
La verdad es que tenéis más moral que el Alcoyano, pero os deseo lo mejor. Toda mi familia dejó de votar a EA. Mi padre hace muchos años, mis hermanos más tarde, mi madre ha sido la última. Hemos tenido que votar al PNV pero hubiéramos preferido votar a una coalición. Ahora que Garaikoetxea se abraza con Tasio Erkizia ya está todo claro, van a entregar su partido a los batasunos. Suerte desde Irun.
azaroa 26th, 2009
dena ondo joan dadila
azaroa 26th, 2009
animo
azaroa 26th, 2009
gora H1!
azaroa 26th, 2009
Buen fin de semana os vais a cascar en Donosti….¡A cúenta del trabajo y esfuerzo de otros!!
El nombbre del lugar en donde os vais a reunir lo dice todo de vuestra forma de ver la política: LA SALA DE BANQUETES
azaroa 26th, 2009
Los cargos de Hamaikabat lo son por el esfuerzo y el trabajo que han hecho en sus pueblos, no como otros que siendo incapaces de sacar concejales en sus pueblos chupaban moqueta en Lakua.
Animo!!!
azaroa 26th, 2009
Todavía no he oido ningún comentario decente de la gente que critica a H1!. Nada más prufondo que… poltroneros,chupones,… Yo me pregunto, si EA era “poltronera” cuando gobernaba en el GV o en las Diputaciones, o en fin… cuando la gente confiaba en su proyecto. Me da la sensación que ante el rechazo de la sociedad la respuesta de algunos es: “Somos los más puros y limpios, los elegidos y el pueblo se equivoca”. Pues me parece muy bien, cada uno que siga su camino. Agur.
azaroa 27th, 2009
Se dice que la envidia mata, la verdad es que los que nos critican desde que hace unos meses nacimos, son los que en sus partidos están dando el último suspiro. Observan nuestras ganas de hacer bien las cosas y su odio-envidia(que es producto de lo mal que hacen las cosas en sus partidos)producen esta rabia hacia nosotros.
Pero sin prisas, demostraremos que somos mucho más de lo que piensan. Tiempo al tiempo…y nosotros a lo nuestro que ¡hay mucho que hacer!
azaroa 28th, 2009
Zorionak H1! Zuena bezalako alderdia beharrezkoa zaigu egungo egoeran. EA noraezean dabil, zer defendatzen duen ez dakielarik eta inolako etorkizun politikorik gabe. Ezker abertzaleak aspalditik ez du inolako sinesgarritasunik merezi beti ETAko hiltzaileen menpe daudelako, eta EAJko bi arimen artean zatiketa nabariegia dela ikusten dugu. Beraz, ziurrenik hauteskundeetan EAJrekin koalizioan joango bazarete ere -zeina berri ona izango litzatekeen,erakunde indar abertzaleak batze aldera-; ongi etorriak -alderdi berri gisa noski- euskal politikagintzara. Nik neuk nire bozka emango dizuet hauteskunde garaian!!