IDEARIOA

1/11 Uste dugu politikan askoz gehiago entzun eta askoz gutxiago hitz egin behar dela.
Baina, batez ere, gauzak egiten jardun behar da. Horretara gatoz.
2/11 Politika beste modu batez egin nahi dugu.
Izan ere, “politika” hitzak bere baitan dauzka praktikatu nahi ditugun hainbat balio: entzutea, proposatzea, aritzea, aldatzea, iritzia ematea, egitea, amets eginaraztea,…
3/11 Ez dugu ezer ziurtzat jotzen.
Gauzei bueltak ematea gustatzen zaigu. Baita alderdi politikoaren kontzeptuari ere. Ez dugu inmobilismorik nahi.
4/11 Bai, instituzioetan egon nahi dugu.
Baina gauzak aldatzeko, zeure alde lan egiteko, era azkar eta praktikoan.
5/11 Letra txikirik gabeko politika inauguratu nahi dugu.
Ideia argiak gustatzen zaizkigulako.Teknizismorik gabe, konplexurik gabe, betelanik gabe.
6/11 Elkarrizketaren alde egiten dugu, beti.
Elkarrizketa barea, muturrik gabe, amorrurik gabe, batzen gaituenaren bila.
7/11 Eguneko 24 orduz irekita dagoen alderdia gara.
Interneti esker, askoz hurbilago gaude. Zure iritziari eta une bakoitzean kezkatzen zaituenari oso adi egon nahi dugulako.
8/11 Gizartearekiko konpromisoa daukan alderdia izango gara.
Hots, zurekin. Horregatik lanean hasiko gara jadanik.
9/11 Garrantzitsuena dauzkazun ideiak dira, ez adina.
Horrexegatik, Hamaikabat-en ez daukagu gazte arlorik. Guztiok elkarrekin jarduten dugu.
10/11 Adimen kolektiboan sinesten dugu.
Bat eginda banaka baino balio handiagoa daukagu. Bakarrik horrela eraikitzeko gai izango gara.
11/11 Hemen guztiok badaukagu zer esan.
Ahots guztiak entzun behar direlako. Eta zeurea, lehenik.

Manifestu osoa deskargatu PDF formatuan [60 kb]