BAT EGIN H1!ekin
Aktiboki Hamaikabat alderdian parte hartu nahi baduzu, hiru kidetza mota desberdinen artean hautatu dezakezu. Kidetza mota hauek norberak Hamaikabatekin izan nahi duen konpromiso eta erantzukizun mailaren arabera bereizten dira. Honela, Alderdikidea, Alderdilaguna edo Laguntzailea izateko aukera duzu.
Jarraian Hamaikabateko kide orok dituen eskubide eta betebeharren inguruko informazioa duzu, baita hiru kidetza moten arteko desberdintasunak ere. Hautatu eta Bat Egin!
HAMAIKABATEKO KIDE OROK DITUEN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK:
Eskubideak:
1.- Izaera publikoa duen eta eskatzen duten informazioa jasotzea.
2.- Adierazpen askatasunaren barne bere iritzia era askean azaltzea, beti ere Hamaikabateko gainontzeko kideen askatasuna eta iritzia errespetatuz.
3.- Hamaikabatek antolatzen dituen izaera publikoko ekitaldietan parte hartzea.
4.- Lehen aukeraketan bozka eman eta aukeratua izatea, honelako aukeraketa era aurreikusten denean.
5.- Araubide eta adiskidetze auzietan dagokion organuaren aurrean aurrez entzuna izatea.
6.- Eskumendun organuei beharrezkoa iruditzen zaien informazioa eskatzea.
7.- Estatutoetan eta Alderdiko organuen funtzionamendurako arauetan jasotzen diren eskubideak.
Betebeharrak:
1.- Hamaikabat eta bere idearioari leialtasuna eta konpromezua.
2.- Eskubide eta mugapenak kontutan hartuz Alderdiaren ekintzetan parte hartzea.
3.- Adierazpen askatasuna kontutan izanik alderdiko gainontzeko kideen askatasuna errespetatzea.
KIDETZA MOTA BAKOITZAK BEREZKOAK DITUEN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK:
Alderkideak
Eskubideak:
1.- Barne karguak aukeratzea eta aurkeztu nahi duten barne karguetarako aukeratuak izatea.
2.- Aukeratua izan den organuetan ahots eta bozkaz parte hartzea.
3.- Aukeratua izan ez den organuetan parte hartzeko konbidapena eskatzea baldin eta eztabaidatuko diren gaiak berari dagokion zerbaitetaz baldin bada. Kasu hauetan ahotsez bakarrik parte hartu ahal izango du bozkarik gabe.
4.- Indarrean diren datuak babesteko legeen mugekin Alderkide, Alderdilagun eta Laguntzaileen zerrendak begiratzea.
Betebeharrak:
1.- Alderdikideen kasuan, alderdiaren sostengu ekonomikorako aldizkako ekarpena egitea.
ALDERDILAGUNAK
Eskubideak:
1.- Barne karguak aukeratzea.
2.- Horrela aurreikusten denean Alderdiko barne ekintzetan ahots eta bozkaz parte hartzea.
LAGUNTZAILEAK
Eskubideak:
1.- Bere partaidetza aurreikusten den barne ekintzetan parte hartzea, ahotsez eta bozkarik gabe.
BAT EGIN!
Eskubide eta betebeharrak irakurri badituzu eta Hamaikabat-ekin bat egin nahi baduzu bi aukera hauek dituzu:
1. Ondorengo formulario bete.
2. Ondorengo PDF dokumentua jeitsi, bete eta gure egoitzetan entregatu edo 943 57 83 85 fax zenbakira bidali dezakezu.
PDF dokumentua jeitsi [50 kb]![]()